"Etorkizuna erabakitzeko aukerak sortzea" helburu izanik, Gure Esku Dago dinamikak mobilizazio erraldoia iragarri zuen atzo, Donostian: ekainaren 10ean, Donostia-Bilbo-Gasteiz lotuko dituen giza katea egingo du, "Euskal Herrian inoiz egin den handiena". 201,9 kilometroko bidea egingo du kateak, Eman eskua etorkizunari! lelopean, eta Urola Kostako kostaldetik igaroko da, baita Zarauztik ere. Zapiekin lotuta, gutxienez 100.000 lagun beharko direla azaldu zuen herri dinamikak.
Giza kateaz gain, Gure Esku Dagok herri galdeketa gehiago egitea eta Herritarron Ituna hedatzea. Horretarako, erabakia gauzatzeko 2.019 arrazoi bilduko dituzte herriz herri, eta ekainaren 10ean aurkeztuko dituzte. Aurtengo urtea "urte erabakigarria" izango dela nabarmendu dute antolatzaileek.