Asteburuan segituko dute Urtetan sansebastienetako ospakizunek

Zarauzko Hitza 2018ko urtarrilaren 25a

Pasa den igandeko herri kirol jaialdia. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Ostiralean bertso afaria eta erromeria izango da eta larunbatean, berriz, mus txapelketa azkarra eta kontzertuak. Asteburu honetan ere autobus zerbitzu berezia izango da.

Joan den larunbatean izan zen Sebastian Deunaren eguna, eta aurreko asteburu osoan izan ziren ospakizunak Urtetan. Ostiral eta larunbat honetan jarraituko du festak auzo horretan. Bihar, 21:00etan, bertso afaia izango da auzo elkartean, Andoni Egañarekin eta Iker Zubeldiarekin. Julen Alonsok eta Eneritz Aulestiak girotuko dute, eta, ondoren, erromeria izango da.

Jaiei agur esateko, etzi, Urtetako XVIII. Mus Txapelketa jokatuko dute 16:00etatik aurrera, eta 23:00etan kontzertuak izango dira, Fan&Go eta Hortzaka taldeen eskutik. Munan disko jartzaileak biribilduko du gaua. Aurrekoan bezala, bertaratzeko autobus zerbitzu berezia izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide