Gaur, Sebastian Deunaren bigarren egunean, herri kirol erakustaldia izan da Urteta auzoan, mezaren eta hamaiketakoaren ondoren. Izetaren eskolakoek eskaini dute: Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a-k, Mikel Lopetegi Urra-k, Xabat Olaizolak, Jakes Iruretagoiena Izeta V.a-k eta Iraitz Arrutik. Gero, auzoko Neska-Mutil Ardoko kideen eta Urtetako ezkonduen arteko sokatira desafioa izan da. Jende ugari bildu du ekitaldiek. Arratsaldean jarraituko du festak; 18:30ean Elustondo anai-arrebekin erromeria izango da.