Jai giroan eman diete hasiera Urtetako sansebastianei

Zarauzko Hitza 2018ko urtarrilaren 20a

Gaur, Sebastian Deunaren Egunean, jende andana bildu da Eliz-Mendi elkartean mezaren ondoren. Urtetako Neska-Mutil Ardo batzordeko kideek hamaiketakoa eskaini die bertan bildu direnei, bertso emanaldiaz gozatzen zuten bitartean. Zarautz'Trik taldeak girotu du auzoa gerora.

Eguerdian, auzo batzordeak omenaldi bazkaria eskainiko diete Urtetako edadetuei eta 23:00etatik aurrera erromeria izango da, Elizagoien ahizpen eskutik.

Festak bihar eta hurrengo asteburuan jarraituko du. Goizean, mezaren eta hamaiketakoaren ondoren, herri kirol jaialdia izango da Izeta harri jasotze eskolako kideen eskutik eta sokatira desafioa Urtetako Neska-Mutil Ardoaren eta ezkonduen artean. 18:30etik aurrera, berriz, erromeria izango da Elustondo anai-arrebek eskainia.

Zarauzko Udalak autobus zerbitzua ezarri du herrigunea eta auzoa lotzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide