Auto karabana egin dute, presoen etxeratzea aldarrikatzeko

Zarauzko Hitza 2018ko urtarrilaren 6a

Argazkia: @jpermach

Sarek antolatuta eta Ekaitz 0 km dinamikaren barruan, dozenaka ibilgailu bildu dira gaur auto karabanan. Astitik irtenda, zenbait itzuli eman dituzte herrian presoen etxeratzea eskatzeko eta urtarrilaren 13an Bilbon euskal presoen alde egingo den manifestaziora joateko deialdia egiteko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide