Argazki herritarra atera dute Ekaitz Sirventen etxeratzea eskatzeko

Zarauzko Hitza 2017ko abenduaren 31

Hainbat herritar elkartu da udaletxe aurrean, 'Ekaitz 0 Km' dinamikaren barruan (Zarauzko Sare).

Zarauzko Sarek Ekaitz 0 Km dinamika du abian, Ekaitz Sirvent presoaren egoeraren berri eman, salbuespen neurrien nahiz urruntzearen eraginak salatu eta haren etxeratzea eskatzeko. Azken asteetan argazki atxikimenduak ateratzen aritu dira Tarasconetik –bertan dago preso zarauztarra– Zarautzera dauden kilometroekin. Gaur eguerdian, berriz, argazki herritarra atera dute udaletxe aurrean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide