Ondorengo bi galderetan aipatu du Zarauzko Triatloia azkoitiarrak:
Triatloiak egiteko afizio handia dago. Zer dela eta?
Bai, oso modan daude, eta Hawaiiko ironmanak eta telebistak badute eragina horretan. Gu Zarauzko triatloia egiten hasi ginenean, 200 parte hartzaile ginen, eta gaur egun, 2.000 lagunek ematen dute izena, nahiz eta gero 600 pertsonak hartu parte. Nire filosofia beti izan da proba bakoitza ahal den eta ondoena egitea eta gustura geratzea. Gaur egun, ordea, irabazteko gosea duen jende asko dago.
Pasadizoak ere izango dituzu…
Zarauzko triatloia lehenengoz egin nuenean, Getariatik Zarautzera igerian iritsi eta bizikletako proba hasi behar nuenean, hiru bizikleta zeuden inguruan: bat nirea, bestea nire atzetik zetorrenarena eta hirugarrena erretiratu zen batena. Hura morala, azkenaurrena nindoan! Bizikletan, ordea, ondo moldatzen nintzen, eta jende asko harrapatu nuen.
Irakurri elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitzaren atarian.