Abenduaren 11etik 17ra bitartean 2.100 kirolarik eman dute izena proban parte hartzeko. Horien artean zozketa egin dute oraintsu, udalbatzar aretoan. Iban San Martin Kirol zinegotziak zenbaki bat atera du ausaz, 807a, eta zenbaki horretatik aurrerako 699 zenbakien jabeei egokitu zaie dortsala, hau da, 807tik 1.506ra bitarteko zenbakiak dituztenei. Horiei mezu elektroniko bat iritsiko zaie izen ematea formalizatzeko eta ordaintzeko; abenduaren 21etik 24ra arte izango da, eta 150 euro balioko du.