Bideoa: "Zarauztarrok ere prest gaude"

Zarauzko Hitza 2018ko urtarrilaren 2a

Zarauzko Sare dinamikak Ekaitz 0 km abiatu du, Ekaitz Sirvent presoaren egoera ezagutarazi eta haren etxeratzea eskatzeko. Besteak beste, azken asteetan argazki atxikimenduak ateratzen aritu dira Tarasconetik –bertan dago preso zarauztarra– Zarautzera dauden kilometroekin. Hona hemen ikusgai Sarek osatutako bideoa. Era berean, Bilboko manifestaziora joateko deia egin du eta gogoratu du Arranon zein Eguzkin eman daitekeela izena autobuserako.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide