Urtarrilaren 11era arte eman daiteke izena Jabetze Eskolako ikastaroetan

Zarauzko Hitza 2018ko urtarrilaren 3a

Emakumeentzako Jabetze Eskolak zortzi ikastaro berri eskainiko ditu urtarrilaren 15etik maiatzera bitartean: Desvelando los micromachismos, Oinarrizko konponketak: brikolajea eta pintura, Pasa un rato contigo, Zeregin eta denboraren kudeaketa, Ekonomia feminista, Maternidad: un asunto a negociar, Gorputz ikusezinak ikusten eta Autodefentsa. Hasiera batean urtarrilaren 5a finkatu zuten ikastorootan izena emateko azken egun bezala, baina urtarrilaren 11era luzatu dute.

Horretarako hainbat bide daude aukera: Parekidetasun departamentuko blogean zuzenean, departamentuko bulegoetan (Zigordia kalea 33, 1. Solairua), telefonoz (943-00 51 17) edota berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzita. Plazak mugatuak dira, eta Zarautzen bizi diren emakumeek izango dute lehentasuna.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide