Zarauzko Triatloian izena emateko prozedura aldatu dute, eta aurten beste modu batera izango da. Aurrez izena emateko epa zabaldu dute gaur goizean eta igandean honetan itxiko dute, hilaren 17an. Parte hartzeko interesa dutenek Zarauzko Triatloiaren webgunean dagoen formularioa bete dezakete.
Ondoren, izena eman duten guztien artean zozketa egingo dute abenduaren 20an, 18.00etan, eta aukeratutakoei mezu elektroniko bat iritsiko zaie izen ematea formalizatzeko eta ordaintzeko; abenduaren 21etik 24ra arte izango da, eta 150 euro balioko du.
2018ko Zarauzko Triatloia ekainaren 9an jokatuko dute.