Oroigarria eta 600 euroko saria jaso du erakusleiho irabazleak, Zarauzko Udalaren eskutik; eta oroigarria eta 300 euro bigarren sailkatuak, Murkil elkartearen eskutik. Epaimahaia osatu dute Turismo zinegotzi Ixidor Larrañagak, Artezaleak elkarteko Karmen Agirretxek, iazko garaile izan zen Transit dendako Amaia Larrañagak eta JM dendako Anabel Garciak, eta facebook bidez ere bozkatzeko aukera izan da aurten. Turismo zinegotziak, nolanahi ere, adierazi du zaila izan dela erabakia hartzea.
Xabier Txurruka alkateak parte hartzaile guztiei eman dizkie eskerrak, eta erakusleihoek herriko kaleei "bizia" ematen diela nabarmendu du: "Alfonbra gorrietako izarrak zuek zarete eta zuen erakusleihoak dira". Ixidor Larrañagaren esanetan, aurtengo Gabonetan gehiago inbertitzen saiatu da udala, alfonbra gorriekin eta argiztapenekin, eta datorren urteari begira "beste pauso bat" eman nahi dutela aurreratu du.