Atzo iluntzean izan zen Gabonetako argien piztuera ekitaldia, Musika plazan, Schola Cantorumek girotuta. Gabon giroa pixkanaka herriko auzo guztietara zabaltzeko asmoz, aurten hirutara hedatu dituzte apaingarriak: Azken Portu Goira, Vista Alegrera eta Zelaiondora, hain zuzen ere.