Auzo gehiagotara helduko dira aurten Gabonetako argiak

Zarauzko Hitza 2017ko abenduaren 2a

Gabonetako argien piztuera ekitaldia, iaz.

Vista Alegren, Zelaiondon eta Azken Portu Goian ere jarriko dituzte apaingarriak aurten. Argien piztuera ekitaldia gaur izango da, Musika plazan, 20:15ean.

«Herritarren eskaerei erantzunez eta esfortzu ekonomiko txiki bat eginez», aurten hainbat auzotan jarriko dituzte Gabonetako argiak nahiz apaingarriak. Zehazki, Vista Alegreko palmondoan, Azken Portu Goiko Lanpardo kalean eta Zelaiondoko farmazia pareko biribilguneak apainduko dituzte. Iaz, Itxasmendi auzoko sarreran eta Mitxelena zein Justo kaleen arteko biribilgunean ezarri zituzten apaingarriak, eta baita Nafarroa kalean ere, hain justu, Amezti kaletik Mantzisidor kalera bitarteko tartean. Horrekin, pixkanaka gabon giroa Zarauzko auzo guztietara zabaltzeko asmoa du udalak.

Gaur izango da argiak pizteko ekitaldia, udalak eta Murkil dendarien elkarteak antolatuta. Schola Cantorum taldeko kideak arduratuko dira horretaz, Musika plazan, 20:15ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide