Laugarren garaipena jarraian eskuratu du Ulacio Grupok. Igandean Mondragon Unibertsitatea taldearen kontra gailendu zen, Aritzbatalden. "Partida txukun hasi zuten zarauztarrek, intentsitate handiko minutuak jokatuz, 18-14ko lehen partziala eskuratuta. Baina Arrasateko taldeak defentsako lana hobetu eta atsedenaldira aurretik joatea lortu zuten, 29-30 kanpokoen alde", azaldu dute saskibaloi taldetik.
Bigarren zatian, ordea, "atzean lan ona egin zuten baloi ugari lapurtuz eta korrika egiteko abaguneak ongi baliatuz, eta horrek saria ekarri zien zarauztarrei". 82-66 eginda irabazi zuen Zarauzko taldeak.
Orain, etxetik kanpora lehenbiziko garaipena eskuratzea du helburu Ulacia Grupok. Igandean izango du horretarako aukera, Eguesibarren, bertako taldearen aurka. "Talde nafarrak garaipen bat gutxiago du eta aurkari zuzena da", aurreratu dute.