"Aukari zuzenarekin" neurtuko ditu indarrak Ulacia Grupok igandean

Zarauzko Hitza 2017ko azaroaren 24a

Modragon Unibertsitatea taldearen kontra jokatuko dute Zarauzko saskibaloi taldeak etxean, 18:30ean.

Mondragon Unibertsitatea taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Ulacio Grupok igandean, etxean. Aritzbatalden jokatuko duten lehia "bizia, estua eta garrantzitsua" izango dela aurreratu dute Zarauzko saskibaloi taldeko ordezkariek.

Izan ere, garaipen bateko aldea besterik ez dute bi taldeek. "Puntu kouru antzekoa sartu dute batazbeste bi taldeek, baina zarauztarrak seigarren defentsa onena dira ligan". Horregatik, igandean "defentsako lan ona egitea garrantzisua" izango dela nabarmendu dute Ulacio Grupokoek. Partida 18:30etik aurrera izango da.

Era berean, errendimenduko neska infantilek ere "garrantzia handiko" partida izango dute Elliku Dietetika ISB taldearen aurka, Azkoitian. "F4ra sartzeko bidean aurkari zuzena da talde azpeitiarra", jakinarazi dute. Hori dela eta, partida "zaila eta gogorra" izango dela aurreikusi dute, baina euren lana ongi eginez gero, aukera izango dutela garaipena eskuratzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide