Putzuzuloren 12. urteurrena

Irudietan: Desobedientziaren Kantu Bira

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2017ko urr. 28a, 14:47

Putzuzulo gaztetxearen 12. urteurreneko lehenbiziko ekitaldia egin dute gaur: Desobedientziaren Kantu Bira. Lege Zaharren enparantzatik abiatuta, Zarauzko herri mugimenduarentzat «garrantzitsuak» izan diren txokoak bisitatu dituzte: Imanol Urbietaren musika eskola zaharra, tren geltokia, Arraio irratiaren hasierako egoitza, Arrosaleda parkea... Gune horiekin zerikusia izan duten herritarrek txoko horietan gertatutakoaren inguruko azalpena eman dute, eta «herri mugimendu eta ameslari haiek» omentzeko abesti bana kantatu eta oroigarriak utzi dituzte.

Arraio irratiak ekitaldiaren inguruko zuzeneko irratsaio berezia egin du, denboraldi berriko programazioa aurkezteaz gain. Bazkariaren ondoren, Pelax eta Telmo Trenor bakarlarien kontzertuekin biribilduko dute eguna.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide