Ostiralean izan zen Bertsolari Gazteen XLI. Lizardi Saria, Modelon. Sei bertsolarik hartu zuten parte: Nahia Sasko lekuindarrak, Jokin Bergara eibartarrak, Beñat Jauregi zarauztarrak, Gemma Urteaga beasaindarrak, Joanes Illarregi leitzarrak eta Maider Arregi oñatiarrak. Lehenbizikoak irabazi zuen txapelketa, bigarren egin zuen Bergarak, hirugarren Urteagak, Arregik laugarren, Jauregik bosgarren eta Illarregik seigarren. Bertsoa.eus atariaren bideoan ikus daiteke irabazlearen agurra.
2017 ira 04 Kultura