Dagoeneko eman daiteke izena udazkeneko 'Emakumea Surflari' ekimenean

Zarauzko Hitza 2017ko abuztuaren 31

'Emakumea surflari' proiektuko partaide batzuk.

Udaberriko saioen ondoren, orain udazkeneko 'Emakumea Surflari' egitasmoko ikastaroetarako izen-ematea zabaldu da Gipuzkoako Surf Federazioko webgunean. Iraileko bigarren hamabostaldian eta urria osoan zehar emango dituzte eskolak. Webgunean bertan dago eskuragarri informazio osoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide