Hona hemen atzoko finaletako emaitzak:
Nesketan: Basketball girls 7-5 Basket lovers
Mutiletan: New York Knicks 15-7 Pirata team
Gaur jarraituko du txapelketak. Arratsaldean junior zein kadete mailako neska-mutilen txanda izango da. Hurrengo egunean, hilaren 25ean, juniorren eta kadeteen arteko partidak izango dira arratsaldean, neska zein mutilenak.
Larunbatean, berriz, alebin zein benjamin mutilek hartuko dute parte goizean, eta arratsaldean, aldiz, senior mailakoak, emakumezkoak zein gizonezkoak. Azken egunean, hilaren 27an, alebin eta benjamin mailako nesken partidak izango dira goizean eta, txapelketari amaiera emateko, koadrila mistoak lehiatuko dira, arratsaldez.