Final laurdenetarako sailkatu dira

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 17a, 16:30

Poloniaren aurkako partidako une bat

Mikel Amilibia eta Eneko Goenagaren taldeak, Espainiak, Japonen kontra jokatuko du gaur, 18:45etik aurrera.

Aurrera doa jubenil mailako munduko eskubaloi txapelketa, Georgian. Eta aurrera doa baita Eneko Goenaga eta Mikel Amilibiaren taldea ere. Izan ere, atzo Poloniaren kontrako partida irabazita, final laurdenetarako sailkatu da Espainia.

Estua izan zen atzoko jardunaldiaren hasiera, baina apurka-apurka aurrea hartzen joan zen Espainiako taldea. 27-23 nagusitu zen Amenabarreko jokalarien taldeak. Amilibiak 3 gol sartu zituen, eta Goenagak, berriz, beste 2.

Final zortzirenetako partida irabazita, gaur izango dute hurrengo partida, Japonen kontra. Final laurdenetako partida 18:45ean hasiko da, eta lotura honetan ikusi ahalko da zuzenean.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide