Polonia aurrez aurre, final zortzirenetan

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 16a, 17:28

Esloveniaren aurkako partidako une bat.

Gaur jokatuko dute final zortzireneko partida Amenabarreko Mikel Amilibiak eta Eneko Goenagaren taldeak, Espainiako selekzioak, 18:45etik aurrera.

Lehenbiziko fasea porrotik jasan gabe igaro ondoren, gaur ekingo dio final zortzirenei Mikel Amilibia eta Eneko Goenagaren taldeak. Poloniako selekzioa izango du aurrez aurre Espainiako taldeak, 18:45etik aurrera.

Datozen egunetan 16 taldek jubenil mailako munduko eskubaloi txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte, eta Amenabarreko bi jokalarien taldeari C taldeko selekzioa egokitu zaio arerio gisa.  Taldekako faseko esperientziaren ondoren, Espainiakoa bere taldeko lehenbizikoa da, eta jokalariek animoa goian dutela adierazi du Alberto Suarez entrenatzaileak.

Partida zuzenean ikusi ahalko da, lotura honetan.

Erlazionatuak

Euren taldeko lehenak

Zarauzko Hitza 2017 abu 14 Zarautz

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide