Bi jardunaldi eta bi garaipen. Hala izan da Mikel Amilibia oriotarra eta Eneko Goenaga zarauztarraren taldearen parte hartzea jubenil mailako Munduko Eskubaloi Txapelketan, Tbilisin (Georgia). Atzo Errusiaren aurka irabazi ondoren, gaur arratsaldean, bigarren jardunaldian, Tunisia mendean hartu dute Espainiako taldekideek, 27-24 eginda. Horietatik, 2 gol Goenagak markatu ditu, eta beste bat Amilibiak.
Bihar atseden hartu ostean, Serbiaren aurka neurtuko ditu indarrak Espainiako taldeak ostiralean, 12:00etan. Larunbatean, berriz, Mexikoko selekzioaren kontra ariko da, 16:00etatik aurrera. Partidak lotura honetan emango dituzte zuzenean.