Lehen garaipena Goenagaren eta Amilibiaren taldearentzat

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 9a, 12:20

Amilibia, Errusiaren aurkako partidan.

Errusiaren kontra 32-30 irabazi zuen Espainiako taldeak Georgian, jubenil mailako Eskubaloiko Munduko Txapelketa lehenbiziko jardunaldian.

Atzo hasi zen Georgian jubenil mailako Eskubaloiko Munduko Txapelketa. Bertan dira Amenabar Zarautz taldeko Eneko Goenaga zarauztarra eta Mikel Amilibia oriotarra, Espainiako taldearekin lehiatzeko. Atzo, lehenbiziko jardunaldian, Errusiaren kontra irabazi zuten, 32-20 emaitzarekin.

Gaur, berriz, Tunisiako taldearekin neurtuko dituzte indarrak, 14:00etan. Bihar atseden hartuko dute Espainiako taldekideek, eta ostiralean, hilaren 11ean jarraituko dute lehiarekin. Kasu horretan, Serbia izango dute arerio. Partidak lotura honetan ikus daitezke zuzenean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide