Uztailaren 20an abiatu zuten presoen eskubideen aldeko Kalera Martxa, Gernikatik, eta uztailaren 27an Lakuntzan amaituko dute. Debatik Zumaiara joan ondoren, Getarian bukatu zuten jardunaldia. Bihar, uztailaren 25ean, Getariatik Zarautzera iritsiko da elkartasun martxa. 11:30ean, harrera ekitaldia dute iragarrita malekoian, Narros parean, eta herrian bazkaldu ondoren, Usurbilera hurbilduko dira trenez, handik Hernani aldera jotzeko gero.