Autodefentsa ikastaroa antolatu du Parekidetasun sailak

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 21a

Abuztuaren 5ean izango da, egun osoan, 11:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. 16 urtetik gorako emakumeentzako dago zuzenduta, eta euskaraz izango da, doan. Esther Lopez Mongek gidatuko du saioa, eta dagoeneko eman daiteke izena, Parekidetasun sailarekin harremanetan jarrita: 943-005117 telefonora deituta ala berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide