Joan den asteburuan haurren eta gazteetxoak aritu baziren lehian, oraingo honetan helduak dira nor baino nor dabiltzanak. Guztira, 112 taldek –870 jokalari inguruk– hartuko dute parte gaur eta bihar XIV. Zarauzko Hondartzako Eskubaloi Festan. Partidak jokatzen hasiak dira jada, eta laguntasuneko kirol girorik ez da falta Desertu Txikian.
2017 uzt 08 Kirola