Euritan ere, Txaparrotan

Zarauzko Hitza 2017ko uztailaren 1a

Gaur abiatu dute udako kirol hitzordu klasikoa: XIV. Txaparrotan Hondartzako Eskubaloi Festa.

 Asteburu honetan haurren txanda da. Eguraldia ez da gehiegi laguntzen ari, baina hala ere, jende ugari gerturatu da Desertu Txikira. Guztira, 122 talde ariko dira, ia 1000 neska-mutil; nesken eta mutilen talde kopurua parekoa izango da. Benjamin, alebin eta infantil mailetan lehiatuko dira.

Arratsaldean izango du jarraipena txapelketak, eta bihar egun osoan ere izango dira partidak. Datorren asteburuan, hilaren 8an eta 9an, helduena jokatuko dute.

Erlazionatuak

Eskubaloiaz gozatzeko gogoz

Aritz Mutiozabal 2017 eka 30 Kirola

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide