Gaur San Pelaio eguna izaki, urtero legez Iñurritzan bildu dira herritarrak. Musika plazatik erromesaldian joan dira Sugarri txarangak eta Zarautz'Trik trikitilari taldeak girotuta. Bertan, erromeriaz ari dira gozatzen Modestoren eskutik, eta baita Zarauztarra elkarteak antolatutako parrilladaz eta Iñurritzako jai batzordekoek eskainitako ardo zein gaztaz ere.