Sanpelaioak 2017

"Izan zirenei eta direnei esker"

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 26a, 13:23

Haur Kultur Taldeko eta Txolarteko kideak omendu zituzten atzo gauerdian, Helduen Danborradan.

Egungo HKTko ordezkariak taldeko sortzaileei eskaini zien San Pelaio makila duela 38 urte egindakoa aitortuz. "Duela 38 urte taldetxo bat elkartu zen eta haiei esker da dena gaur egun Haur Kultur Taldea. Ez dadila katea eten. Makil hau da sortzaileentzat, direnentzat eta izango direnentzat".

Txolartekoei ere oroigarria eman zien udalak. Begirale batek adierazi zuen "ohore bat" zela, eta erabiltzailei zein haien familiartekoei eskerrak eman zizkion. "Atzegi ez da ezer guraso eta kideak gabe". Erabiltzaileak eta begiraleak arduratu ziren bandera igo eta txupinazoa botatzeaz, HKTrekin batera.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide