Jende ugari bildu da gaur eguerdian San Pelaio jaietako txupinazoan parte hartu eta Erraldoi zein Buruhandien Topaketaz gozatzeko. Nerea Isusi Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiak eta Xabier Txurruka alkateak txupinazoa bota ondoren, festa giroan egin dute kalejira herritarrek, erraldoiez, buruhandiez eta Mauxitxa txarangak lagunduta. Aurten, Hondarribiako Izugarria, Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoiak eta Zarauzko Erraldoi eta Buruhandien elkarteak hartu dute parte topaketan.
2017 eka 25 Jaiak
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!