Dena prest San Joan suaz gozatzeko

Zarauzko Hitza 2017ko ekainaren 23a

Aurten ere Mitxelena kalean piztuko dute San Joan sua, Antonio Aranzabal zenaren partzelan. Ekitaldiari 22:00etan emango diote hasiera, eta herriko hainbat kultur taldek hartuko dute parte: Montetxio korua, Jalgi dantza taldea, Alproja antzerki taldea eta Zarauzko Txalaparta Eskolako irakasle eta ikasleen emanaldia.

Aurretik, 20:00etan hasita,  sardina jana egiteko aukera eskainiko du Zelai Ondoko jai batzordeak, eta sugarrek irauten duten bitartean, Erokomeria taldearen zuzeneko musika izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide