San Joan bezpera askok itxaroten dugun eguna da. Jakitun gara azken urteotan ohitura bilakatu dela eskolako liburuak eta apunteak erretzea, baina, era berean, kontziente gara haize apur batek harrotuta oso arriskutsua izan daitekeela, erretako paperak "suzko bola" bilakatzen baitira, eta ikusleengana hel daitezke. Ondorioz, segurtasun arrazoiengatik hain zuzen, ez dugu sutara botatzeko ezer onartuko. Gu geu arduratuko gara erretzeko materiala ekartzeaz. Ulertuko duzuelakoan, barkatu eragozpenak eta mila esker laguntzeagatik.