Sanpelaioak 2017

Eraso sexisten kontrako kanpaina egingo dute sanpelaioetan

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 23a, 10:35

Gloria Vazquez eta Euskadiko gazte sozialisten ordezkariak ezkertokin, atzoko agerraldian.

Euskadiko gazte sozialistek txapak eta preserbatiboak banatuko dituzte igandean.

"Ezetz da ezertz, argi eta garbi esan behar dugu", nabarmendu du Gloria Vazquez PSE-EEko bozeramaileak. Sanpelaioen atarian egonda, gogoratu du eraso sexista asko jaietan gertatzen direla. "Emakumeok libre eta beldurrik gabe ibili nahi dugulako goizean zein gauean, goizeko 05:00ak badira ere. Emakumeok pertsona libreak gara eta erabakitzen dugu zer, norekin, non eta noiz".

Hori dela eta, Euskadiko gazte sozialistek eraso sexisten kontrako kanpaina eramango dute aurrera sanpelaioetan. Hain justu, hilaren 25ean txapak eta preserbatiboak banatuko dituzte, Bixkonde kalean arratsaldez.

Gogoratu du, emakumeek ez ezik, homosexualek eta transexualek ere jasaten dituztela erasoak. "Hilaren 28an da LGTBI komunitatearen eguna da, eta haien sexu askatasuna ere aldarrikatu nahi dugu. Geure burua eta pentsaera ireki behar ditugu pertsonen arteko desberdintasunak onartu eta errespetatzeko".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide