Sanpelaioak 2017

Sanpelaioetako lehenbiziko ekitaldiak, asteburuan

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 13a, 11:37

Azoka eta txakolin dastaketa egingo dituzte larunbatean, besteak beste.

Larunbatean, bertako produktuen azoka, txakolin dastaketa eta triki poteoa izango dira, besteak beste, Iñurritzan.

Astebete inguru falta da sanpelaioei hasiera emateko. Berotzen joateko, urtero legez, Iñurritzako Jai Batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu festen aurreko astebururako, hilaren 17rako eta 18rako. Larunbatean, 11:00etatik aurrera, bertako produktuen azoka egingo dute Iñurritzako zelaian; barazkiak, eztia, ogiak, gozogintza, gazta, haragia, loreak eta artisau produktuak izango dira, besteak beste.

11:30ean, haurrentzako Mendi marrazki txokoa izango da frontoian, eta 12:30etik aurrera, berriz, txakolin dastaketa, Iñurritzako zelaian. Arratsaldean, triki poteoa egingo dute Iñurritzako tabernetan, 19:00etan elkartearen egoitzaren parean hasita. Kantu afariarekin amaituko dute eguna. Yubio jatetxearen aurrean, 22:00etan izango da hori.

Igandean, aldiz, Jalgi dantza taldeak aurkezpena egingo du, 12:00etik aurrera.

Horrekin batera, sanpelaioetarako prestatu duen egitaraua ere zabaldu du Iñurritza jai batzordeak. Hona hemen ekitaldien zerrenda, egunez egun:

Ekainaren 25a, igandea

00:00. Banderaren igoera eta txupinazoa, sorpresa bat baino gehiagorekin.

Ekainaren 26a, astelehena. San Pelaio Eguna.

09:00. Txistulariekin goiz eresia.

11:00. Meza nagusia, San Pelaio ermitan.

12:30. Iñurritzako gazteen eskutik aurreskua, Iñurritzako zelaian.

Arratsaldean. Erromeria, Iñurritzako zelaian.

18:30-21:00. Ardoa eta gazta musutruk, Iñurritza jai batzordearen lokalean.

22:30. Erromeria, Izer eta Alabierren eskutik.

Ekainaren 27a, asteartea. San Pelaio bigarrena.

05:30. Baratxuri zopa Iñurritza elkartean, jai batzordeak eskainita.

06:00. Oilasko biltzearen hasiera, Iñurritza elkartean.

13:30. Oilasko biltzearen amaira, Iñurritzako zelaian.

Arratsaldean. Erromeria, Iñurritzako zelaian.

18:30-21:00. Ardoa eta gazta musutruk, Iñurritza jai batzordearen lokalean.

22:30. Bertso jaialdia, Iñurritzako zelaian. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Nahikari Gabilondo eta Nerea Ibarzabal. Gai jartzailea: Jon Zaldua.

Ondoren. Erromeria, Eromeria taldearen eskutik.

Ekainaren 28a, asteazkena

09:00. Txistulariekin goiz eresia.

11:00. Meza nagusia, San Pelaio ermitan.

Ondoren. Auzoko erretiratuentzat hamaiketakoa, Iñurritzako erretiratuen elkartean, jai batzordeak eskainita.

11:30. Haur jolasak, Iñurritzako zelaian.

14:00. Oilasko biltzean parte hartu dutenentzat gibel jana.

19:00. Herri kirol jaialdia, Iñurritzako zelaian. Harri jasotzaileak: Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Jakes Iruretagoiena Izeta V.a. Aizkolariak: Ugaitz Mugertza eta iñaki Azurmendi.

22:30. Erromeria, Oharkabe taldearen eskutik.

00:00. Banderaren jaitsiera eta festen amaierako txupinazoa.

 

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide