Dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteei zuzendutako udalekuak izango dira uztailean nahiz abuztuan, Gizarte Zerbitzuek antolatuta. Astean hiru egunetan izango dira saioak, arratsaldetan. Ekainaren 15a izango da izena emateko eguna. Horretarako, HAZera jo beharko da. Gizarte zerbitzuetara deituta (943-005127) eskura daiteke informazio osoa.