Izena eman daiteke dibertsitate funtzionala duten haurrei zuzendutako udalekuetan

Zarauzko Hitza 2017ko ekainaren 6a

Uztaila zein abuztuan izango dira saioak.

Uztaila zein abuztuan izango dira saioak, astean hiru egunetan, arratsaldez.

Gizarte Zerbitzuek dibertsitate funtzionala duten haur eta gazteei zuzendutako udalekuak antolatu ditu, beste urte batez. Uztaila zein abuztuan izango dira saioak, astean hiru egunetan, arratsaldez. Bi talde osatzea aurreikusi dute, parte hartzaileen adinaren eta ezaugarrien arabera.

Interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena. Horretarako, Herritarren Arreta Zerbitzura joan beharko da, Etxezabalara. Ekainaren 15a da izena emateko azken eguna. Informazio zabalagoa eskuratzeko, Gizarte Zerbitzuetara deitu daiteke, 943-005127 telefono zenbakira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide