Bi erronka Jira-Bira taldearentzat, asteburuan

Zarauzko Hitza 2017ko maiatzaren 5a

Iñigo Altuna, Santikutz Klasikako mendiko proba irabazi ondoren. (Santikutz Klasika)

Bihar, Natxituko 23. Txirrindulari Saria lehiatuko dute, eta igandean Urrakiko igoeran hartuko dute parte.

Legazpiko Santikutz Klasikan, Iñigo Altunaren "parte hatze bikainaren" ondoren, Jira-Bira taldeko txirrindulariak "animatuta" daude ondorengo probetarako. Elkartetik jakinarazi dutenez, Altunak bakarrik jardun zuen buruan 50 kilometrotan zehar, eta horri esker, nagusi izan zen mendiko zatian. Lorpen horrekin, taldea "gogotsu dago" asteburu honetako bi probetarako eta baita Bidasoako Itzulirako ere. 

Hala, bihar, Natxituko 23. Txirrindulari Saria lehiatuko dute, Ean. 119 kilometroko ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek, 10:00etatik hasita, eta bertan izango dira Euleneko Serrato, Egglestone, Sarasola, Lagnet, Garikano, Kortaberria, Ibarguren eta Etxabe. 

Bestalde, igandean Azpeitin izango dira zarauztarrak, Urrakiko Igoeran parte hartzeko. Serrato, Egglestone, Sarasola, Lagnet, Garikano eta Ibargurenek asteburuko bigarren erronka izango dute igandekoa, eta horiez gain, Altuna, Madariaga, Gallego eta Agirre ere lehiatuko dira, 09:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide