12.000 kilo janari banatuko dizkiete 200 familia baino gehiagori

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 30a

Janaria deskargatzen Nagusilanen lokalean (Gizarte Zerbitzuak).

Nagusilaneko boluntarioek Elikagaien Bankutik ekarritako 12.000 kilo janari deskargatu dituzte Aritzbatalde plazan duten lokalean. Egun hauetan Zarauzko 168 familien eta Aia, Aizarnazabal, Getaria eta Orioko beste 50 familien artean banatuko dute bildutakoa. Hiru hilean behin egiten du banaketa Nagusilanek, Gizarte Zerbitzuen elkarlanarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide