Zarauztarrez gain, inguruetako herrietako haur eta gurasoek ere hartu dute parte, besteak beste, Azkoitia, Azpeitia eta Donostiakoak. Salbatore Mitxelena inguruan hasi dute ibilaldi neurtua eta bertan amaitu dute.
Eguraldi txarra medio, aurreikusita zeuden ekintza batzuk bertan behera geratu dira, besteak beste, Malla-Arria inguruan egitekoak ziren jokoak. Hala ere, antolatzaileek ekitaldiaren balorazio positiboa egin dute eta "gustura" agertu dira parte hartze zabalagatik.