Giro polita izan da bertso derbian

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 11

(Real Sociedad)

Atzo egin zuten saioa Donostiako Antzoki Zaharrean, eta bertan izan zen, besteak beste, Andoni Egaña.

Aurten ere giro bikaina izan da Donostiako Antzoki Zaharrean egin duten 9. Bertso Derbian. Realeko eta Athleticeko gizonek bihar jokatuko dute derbia 12:00etan hasita, Anoetan, eta urtero legez, partidaren atarian egin dute saioa. Sei bertsolari aritu ziren atzo kantuan. Realaren taldea osatu zuten Andoni Egañak, Amets Arzallusek eta Maddalen Arzallusek. Athleticena, berriz, Igor Elortzak, Arrate Illarok eta Jon Maiak. Mikel Labaka Realeko jokalari ohiak eta Realeko gizonen lehen taldeko hirugarren entrenatzaileak egin zituen gai jartzaile lanak.

Derbiaren egunean bertan, bihar, 11:00etatik aurrera, Anoeta futbol zelaiaren atarian, 9. atearen inguruan, saio jostaria egingo dute bertsolariek. Partida aurretik giroa berotzeko saioa izango da.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide