Hiru hitzordu Eulenentzat, asteburuan

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 10a

Grupo Eulen, denboraldiaren aurkezpenean (Jira-Bira Cycling)

Espainiako Pistako Kopako bigarren jardunaldian zein Lehendakari txapelketako bigarren eta hirugarren jardunaldietan hartuko dute parte txirrindulariek.

"Ilusioz" ekin dio Grupo Eulenek babestuko du Jira-Bira txirrindulari taldeak denboraldi berriari. Otsailean hasi ziren lehiatzen eta asteburu hau ere betea dute. Hain zuzen ere, hiru hitzordu dituzte: bi larunbatean eta bat igandean. Bihar Espainiako Pistako Kopako bigarren jardunaldia jokatuko dute eta bertan izango da Unai Iparragirre Txipa bi txirrindularirekin, Oier Ibarguren eta Luismari Garikanorekin.

Gorka Etxabek ere hartuko du parte jardunaldi horretan, Euskadiko Selekzioarekin. Etxabe Espainiako Pistako Kopako sailkapen orokorrean bigarren postuan dago une honetan.

Bestalde, Urretxun, Lehendakari txapelketako bigarren hitzordua izango da. Grupo Euleneko Gari Lagnet, Iñigo Altuna, Mikel Sarasola, Euken Gallego, Aritz Kortabarria, Andoni Mateos, Ion Madariaga eta Ethan Egglestone lehiatuko dira bertan.

Igandean, txirrindulari horiek Lehendakari txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute, Lagnetek ez ezik. Horiei Ibarguren, Etxabe eta Garikano gehituko zaizkie.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide