Irudietan: Olatu handiak

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 28a

Gaurko alerta laranja zegoen ezarrita, 6-7 metro inguruko olatuengatik. 18:00etan izan da itsasgora eta aurretik ere jende ugari bildu da Zarauzko itsas pasealeku inguruan zein Munoan.

Udaltzaingoak itxita mantendu du malekoia eta Zumaia zein Zarautz artean N-634 errepidea itxi du Ertzaintzak. Ez da aparteko kalterik izan.

Biharko ere abisua jarri dute, arrazoi beragatik, nahiz eta itsasaldia apalagoa izango dela aurreikusi duten. Zehazki, alerta horia ezarri dute 05:00etatik 08:00etara  bitarterako. Aurreikuspenen arabera, olatuak 4 metrotara heldu daitezke eta 14 segunduko maiztasunarekin helduko dira. Itsasgora 07:17an izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide