Sua Edizioak Julio Villar autorearen Viaje a pie liburua berrargitaratu du: Mar de Nubes. Bigarren edizio horretan, gaztaroko testuei beste bat erantsi die egileak, urteek ematen duten ikuspegia islatzeko. Hala, Pirinioetan zehar egindako bidaiaren kontakizun barnerakoi eta pertsonala osatu du.
Bihar izango da lan horren aurkezpena, Garoan, 19:00etatik 20:00etara. Hasiera batean, Donostiako Garoan ziren egitekoak, hura itxiko zutela iragarri aurretik.