Salgai daude 'Koadernoa zuri' antzezlanerako sarrerak

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 14a

Martxoaren 10ean izango da, eta Sanz Enea kultur etxean eros daitezke sarrerak.

Koadernoa zuri ikuskizunak bi ahizpen istorioa kontatzen du, Arrate (Itziar Ituño) eta Begoñarena (Miren Gojenola). Haien ama hil berritan elkartuko dira jaiotetxean, 20 urtez elkar ikusi gabe egon eta gero. Aurrez aurre topatzeak elkarri kontuak eskatzeko balioko die. Hika teatroak ekoitzi du eta Arantxa Iturbe zein Agurtzane Intxaurragak idatzi. Azken horrek zuzendu du.

Martxoaren 10ean izango da ikusgai Modelo aretoan. Sarrerak dagoeneko salgai daude Sanz Enea kultur etxean.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide