'Jon beldurgabea' antzezlanerako sarrerak, salgai

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 8a

Sanz Enea kultur etxean eros daitezke haurrentzako hurrengo emanaldirako txartelak. Martxoaren 5ean izango da.

Grimm anaien ipuin ospetsuan oinarrituta dago antzezlan hori. Protagonista, Jon, "habitik" atera eta beldurraren bila abiatuko da eta bidean hainbat arriskuri egin beharko dio aurre: maitagarriegia den mamu bati, pirata ezpatari bati, kapadun banpiro bati, besteak beste.

Txalo produkzioak-ek ekoitzi du lana eta Begoña Bilbaok zuzendu. Alfonso Diez eta Aitor Fernandino aktoreak sudurrik gabeko clown-etan bihurtuta haurren irribarreak eragingo dituzte.

Martxoaren 5ean, Modelo aretoan eskainiko dute antzezlana, 16:30etik aurrera. Sarrerak dagoeneko jarri dituzte salgai. Interesa dutenek Sanz Enea kultur etxean eskura ditzake.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide