Agortu dira The Sadiesen kontzerturako online erosteko sarrerak

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 13a

Sanz Enean eskura daitezke kontzertu horretarako azken txartelak, 12 euroan.

Astelehenean jarri zituzten  The Sadies taldeak Zarautzen eskainiko duen kontzerturako sarrerak salgai entradium.com atarian. Astebetean baino gutxiagoan amaitu dira. Orain, kontzertura joateko asmoa dutenek, Sanz Enea kultur etxera jo beharko dute azken sarrerak erostera. 12 euro balio du bakoitzak.

Kontzertua martxoaren 25ean izango da, I love Rock elkarteak antolatutako Rockumentalak! zikloaren hamargarren urteurrenean. Kanadiarrekin batera, Sonic Trash taldea eta Diego RJ disko jartzailea ere izango dira Modeloko oholtza gainean, 22:00etatik aurrera.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide