Otsailean zehar Kanadan biran jardun ondoren, martxoan Espainiara bidaiatuko du The Sadies taldeak, hainbat kontzertu eskaintzera. Martxoaren 25ean Zarautzen izango da Torontoko laukotea. I love Rock elkarteak antolatu ohi duen Rockumentalak! zikloaren 10. urteurrenean joko dute; aurtengo egitarauko kartel buru izango dira, zehazki.
Taldeak otsailaren 10ean kaleratzekoa den Northern Passages (Yep Roc) diskoa aurkeztuko du Modelo aretoan, besteak beste. Ez da lehenbiziko aldia The Sadies Zarautzen izaten dena; 2014ean Modelon eskaini zuten kontzertua, elkarte berak gonbidatuta.