Agortu dira 'Francoren bilobari gutuna' antzezlanerako sarrerak

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 6a

Ostiralean izango da, Modelon,

"Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa" da Francoren bilobari gutuna antzezlanaren oinarria. Artedrama  (Bizkaia), Le Petit Théâtre de Pain  (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) antzerki taldeek sortua, ostiralean, otsailaren 10ean helduko da Zarautzera.

Modelon eskainiko dute antzezlana, 22:00etan. Jakinarazi dutenez, dagoeneko agortu dira sarrerak. Maiatzaren 6ean Azkoitin izango da, Baztartxon.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide