Zarauzko Hirugarren Adinekoen Mahaia zabaldu eta parte-hartzea bultzatzeko asmoarekin, aurrerantzean hainbat hitzaldi antolatuko dituzte, zehazki, hilero bat. Lehenbiziko hitzordua gaur izango da. Bertan, Felix Zubia mediku zarauztarrak artrosia, artritia eta hezurretako minez jardungo du. Hitzaldia 19:00etan izango da, Modelo aretoan.
2017 urt 25 Gizartea